¿Qué hora es?


Get your own Digital Clock

lunes, 24 de enero de 2011

MIKROSKOPIO OPTIKOA

Sinple bistan ikusten ez diren objetuak ikusteko erabiltzen den tresna da. Mikroskopio ohikoena eta sortu zuten lehenengoa, mikroskopio optikoa da. Tresna honek, errefrakzioz funtzionatzen du eta lente multzo batzuekin objetu baten irudia handituta lortzen
du.




Mikroskopioaren zatiak:




Okularra: Objetua handituta ikusten duzun lekua da.

Torloju makrometrikoa: Ikuspuntu zehaztugabe bat lortzeko erabiltzen da. Kontuz!!   Torloju hau erabiltzean, muestra puskatu dezakezulako!

Torloju mikrometrikoa: Makrometrikoa erabili eta gero, irudia zehazteko erabiltzen da.

Zutabea: Mikroskopio zati guztiak eusten ditu. Oinarriaren gainean dago.

Errebolberra: Irudia handituta ikusteko erabiltzen diren lenteak eutsi eta mugitzen ditu.

Objetiboak: Irudia handituta ikusteko erabiltzen dira. Objetibo bakoitzak handipen desberdin bat dauka. Adibidez 4, 10, 40.

Pintzak: Platinan daude eta muestrak eusteko erabiltzen dira.

Platina: Foko eta diafragmaren gainean dago. Erdian zulo bat dauka argia muestran sartzeko.

Diafragma: Muestran sartzen den argia erregulatzeko erabiltzen da.

Fokoa: Mugitu dezakegun ispilu bat da, argia irudiarengana zuzentzeko.

Oinarria: Mikroskopia eusten duen zatia. Mahaia ukitzen duen zatia da.

Mikroskopioa nola erabiltzen den jakiteko enlace bat utzi dizuegu "adibidea" deitzen da.

1 comentario: