Lupa elektronikoa irudi bat handituta ikusteko erabiltzen da, baina mikroskopioa ez bezala, irudia ikusteko bi ikuspuntu ditu. Hortaz, lagina sakonerarekin ikus daiteke, zehaztasun eta errealismo gehiagorekin, guk bi begiekin ikusten dugulako. Hau, stereoskopia deitzen da.
Luparen zatiak:
-Okularra: Irudia ikusteko erabiltzen diren bi lenteak dira. Bakarrik lente bat izan daiteke irudia ikusteko.
-Objektiboa: Irudiari hurbilago dagoen lentea da. Beltza eta zirkularra da.
-Pletina: Ikusiko dugun objektua hor gainean jartzen da. Pintzek laguntzen diote objektua eusten.
-Enfoke mandoa: Irudia zehaztasun gehiagorekin ikusteko erabiltzen den torlojua da.
-Etengailua: Sareari konektatzeko erabiltzen da.
-Bonbilla: Objetiboa edo pletinaren ondoan egoten da.
-Oinarria eta besoa: Luparen beste zati guztiak eusteko erabiltzen da. Besoan, objetiboa, okularra eta bonbilla bere posizioan jartzeko, torloju bat dago. Irudiaren nuerriaren arabera, zati guzti hauek beruntz edo goruntz mugitu egin behar dira, objektua ongi ikusteko.
Mikroskopioaren lanan jarri dugun bezala, hemen gogoratzen dizuegu, "adibidea"-n sartzea; hor mikrokopioa nola erabili eta luparen eta mikroskopioaren zatiak ikusi eta ikasi ditzazkezue.
Agur eta ondo pasa. Hurrengora arte.